Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte martxoaren 9an Lesakan

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 11

Bortzirietako txapelketako finalistak eta maila ttikienetako pilotariak, sariak jaso ondotik. Foto Goiko

Gure Txokoako pilotariek lau final irabazi zituzten, Arkupekoek bi eta Oiarpe eta Txarutakoek bana

Bortzirietako eskuz banakako hamabigarren pilota txapelketako finalak jokatu zituzten martxoaren 9an, larunbat goizean Lesakan. Zortzi final jokatu ziren eta erdiak Berako Gure Txokoako pilotariek irabazi zituzten. Bi txapel Lesakako Arkupekoentzat izan ziren eta Oiartzungo Oiarpek eta Txarutak bana eskuratu zuten.

Bortzirietako eskuz banakako hamabigarren pilota txapelketako finalak jokatu zituzten martxoaren 9an, larunbat goizean Lesakan. Zortzi final jokatu ziren eta erdiak Berako Gure Txokoako pilotariek irabazi zituzten. Bi txapel Lesakako Arkupekoentzat izan ziren eta Oiartzungo Oiarpek eta Txarutak bana eskuratu zuten.

Ttikien mailan, Arkupeko Oihan Etxeberriak 18-9 irabazi zion Gure Txokoako Andde Maritorenari.

Umeak B mailan ere beratarra eta lesakarra izan ziren aurrez aurre, baina kasu honetan, Gure Txokoako Andoni Telletxeak 18-9 irabazi zion Arkupeko Mattin Lekuonari.

Umeak A mailan, Arkupeko Asier Larraldek 18-3 irabazi zion Txarutako Ibai Bailarenari.

Kimuak mailan, Gure Txokoako Asier Telletxeak 18 eta 11 irabazi zion Ekaitzako Jon Zabalari.

Haurrak B mailan, Gure Txokoako Titouan Mendyk 18 eta 5 irabazi zion Txarutako Ander Zelaietari.

Haurrak A mailan, Oiarpeko Ekain Etxeberria oiartzuarrak 18 eta 9 irabazi zion Errekako Enaitz Telletxea igantziarrari.

Kadete mailan, Txarutako bi pilotarik jokatu zuten finala izan zen berdinduena. Enaitz Antsok 17 eta 14 irabazten zuen, baina azkenean Iker Espelosin sunbildarrak buelta eman eta 17-18 irabazi zuen, txapela bereganatuz.

Jubeniletan, azkenik, Gure Txokoako Ander Errandoneak 18 eta 14 irabazi zion Txarutako David Albiasuri.

Finalak bukatu ondotik, txapelak eta garaikurrak eman zitzaizkien txapeldun eta finalistei. Jon Apezetxea pilotari profesionala eta Inaxio Errandonea pilotari ohia aritu ziren, bertzeak bertze, lan horretan. Horretaz gain, ttikiak, umeak eta alebin mailako pilotariek oroigarriak izan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun