Euskal Herriko mintzalagunek Etxalarren asteburupasa eginen dute apirilaren 13tik 14ra

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 14a

28 lagunendako tokia eskainiko dute Mokorreko-borda basereian

Apirilaren 13tik 14ra Etxalarko Mokorreko-borda baserrian bilduko dira Euskal Herrian mintzalaguna, solaslaguna, berbalaguna eta gisako mimtzapraktika proiektuetan euskara lantzen ari direnak, euskara praktikatzeko eta euskaraz solasteko helburuarekin.

Apirilaren 13tik 14ra Etxalarko Mokorreko-borda baserrian bilduko dira Euskal Herrian mintzalaguna, solaslaguna, berbalaguna eta gisako mimtzapraktika proiektuetan euskara lantzen ari direnak, euskara praktikatzeko eta euskaraz solasteko helburuarekin.

Mokorreko-borda baserrian izanen da asteburupasa eta 28 lagunendako tokia eskainiko dute. Larunbat goizean ailegatu eta igande bazkalondora arte, otorduak, lotarako lekua, tailerrak eta ibilaldiak eskainiko dituzte. Izena emateko, norbere herriko dinamizatzailearekin harremanean jarri edo arrate@topagunea.org helbide elektronikora idatzi edo 673 428464 telefonora deitu behar da.

 

Egitaraua

Apirilaren 13an, larunbatarekin, ongietorria eta aurkezpen jolasak eginen dura. Gero, sukaldaritza energetikoari buruzko tailerra eginen da. Bazkariaren ondotik, ingurua ezagutzeko ibilaldia eta masaje tailerra eginen dira eta afariaren ondotik, euskal kantu gaua.

Apirilaren 14an, igandearekin, Etxalar eta herriko etxeak bisitatuko dituzte herritarrekin. Gero, kantu bira eginen dute herrian eta bazkariarekin bukatuko da egonaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun