Martxoaren 9an izanen da Escena dantza jaialdiko lehenbiziko saioa. Fueradeleje taldeak Because we love emanaldia eskainiko du Kultur Etxean, 20:00etatik aitzinera. Sarrera 6 euro gostako da, baina 10 euroko abonamenduarekin, apirilaren 6an Aldanza taldeak eskainiko duen Suite Navarra emanaldira sartzeko aukera ere izanen da.
Nafarroako Gobernuak antolatzen du jaialdia, Berako Udalaren laguntzarekin.
Because we love
Paris, 1945. Tropa alemanek hiria utzi dute, urteetan okupatuta eduki ondoren. Halere, atsekabez, bakardadez eta zoramenez bustitako giroa da nagusi. Emakume bat senarraren itzuleraren zain dago, kontzentrazio eremuan baitaukate gatibu. Ez daki oraindik bizirik ote den ere. Bulegoz bulego ibiliko da, telefonoa madarikatuz, itxaropen printza txikienaren bila, betiere.
Because we love lanaren inspirazio iturria Marguerite Duras-en El Dolor (“Mina") lana da.
Koreografia eta zuzendaritza lana: Marta Coronado, Beniamin Boar.
Interpretazioa: Itsaso Etxepeteleku, Penélope Pardos, Cristina Goñi, Virginia Oroz eta Iñaki Fortún.
Musikak: Satie, Debussy, Malher eta Ravel.
Jantziak: Karlota Laspalas.
Argiztapena: Javier Lozano, David Bernués.
Fotografia: Cherrywaves.
Komunikazioa: Víctor Iriarte.
Ekoizpena: Fueradeleje.
Ekoizpen laguntzailea: Iris Torre.