Gazteendako antzerki topagune izanen da Arantza martxoaren 22tik 24ra

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 5a

Nafarroa, Bizkaia eta Kantabriako antzerki taldeak etorriko dira Aterpera. Utzitako argazkia

Estatu osoan antolatzen diren CaixaEscenako Euskal Herriko saio bakarra Aterpen eginen da asteburu horretan

La Caixaren gizarte-ekintzak bultzatzen duen CaixaEscena gazteendako antzerki topaketetako saio bat Arantzako Aterpen eginen da martxoaren 22tik 24ra. Estatu osoan egiten ari diren topaketa hauetan mila gazte baino gehiago ari dira parte hartzen, antzerkia bultzatu eta ikasle eta irakasleen sormena eta talentua bultzatu asmoz. Euskal Herri osoan Arantzan bakarrik izanen da saioa.

La Caixaren gizarte-ekintzak bultzatzen duen CaixaEscena gazteendako antzerki topaketetako saio bat Arantzako Aterpen eginen da martxoaren 22tik 24ra. Estatu osoan egiten ari diren topaketa hauetan mila gazte baino gehiago ari dira parte hartzen, antzerkia bultzatu eta ikasle eta irakasleen sormena eta talentua bultzatu asmoz. Euskal Herri osoan Arantzan bakarrik izanen da saioa.

Ikasleek, lantzen dituzten antzezlan ezberdinen eszenak eskaintzen dituzte eta irakasle, antzezle, dramaturgo eta eszenografoen aholkua jasotzen dute. Madrilgo Alcala de Henaresen, Murtziako Águilasen, Zaragozan, Oviedon, Andaluziako Sanlúcar La Mayor eta Galizako Santiago de Compostelan eta Arantzan eginen dituzte topaketak.

Beraz, Euskal Herri osoan, Arantzan bakarrik eginen da topaketa eta bertan parte hartuko dute Tafallako La Tribu, Zintruenigoko La Paz, Iruñeko Salesianos, Tuterako Benjamín de Tudela, Bilboko Txurdinaga Behekoa eta Kantabriako Puente de San Migueleko Teatro 9 Valles antzerki taldeek, Egos Teatre konpainiaren aholkuekin.

Martxoaren 22an, ortziral arratseko 9:30ean ongietorri ikuskizuna eta topaketen aurkezpena eginen da, Egos Teatre taldearen eskutik.

Larunbatean, antzerkia lantzeko jarduerak eginen dituzte, musika, koreografia eta interpretazio tailerrek. Talde ezberdinek egin beharreko muntaien entsaioak eginen dira, Egos Teatre konpainiakoen aholkularitzarekin. Igandean, berriz, antzezlanak eskaintzeko eguna izanen da. 9:30ean Txurdinaga Beheko taldearen txanda izanen da, 10:00etan Iruñeko Salesianoskoena, 10:30ean Tuterako Benjamin de Tudelakoena, 11:30ean Tafallako La Tribukoena, 12:00etan La Paz taldearena eta 12:30ean 9 Valles taldearena. 13:00etatik 14:00etara topaketen akabaila kantuz ospatuko dute eta 14:00etan zerbait jan eta agurra eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun