Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak martxoaren 9an jokatuko dituzte Lesakan

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 5a

Zortzi final jokatuko dira larunbat goizean Lesakan. Artxiboko argazkia

Finalerdi gehienak jokatu badira ere, azkeneko biak martxoaren 5ean jokatuko dira

Bortzirietako eskuz banakako hamabigarren pilota txapelketa azken txanpan sartua da eta dagoeneko martxoaren 9an Lesakan jokatuko diren finaletako protagonista gehienak zein izanen diren ere jakina da, egunotan jokatu baitira finalerdian.

Bortzirietako eskuz banakako hamabigarren pilota txapelketa azken txanpan sartua da eta dagoeneko martxoaren 9an Lesakan jokatuko diren finaletako protagonista gehienak zein izanen diren ere jakina da, egunotan jokatu baitira finalerdian.

Beran, asteazken arratsaldean jokatutako finalerdietako partidetan, benjamin B mailan, Gure Txokoako Andoni Telletxeak 18 eta 14 irabazi zion Unai Llucia taldekideari. Kimuak mailako finalerdian, Gure Txokoako Asier Telletxeak 18 eta 4 irabazi zion Biltokiko Patxi Loiarteri. Errekuperazioko partida bat ere jokatu zuten Haurrak A mailan eta Gure Txokoako Mikel Elzaurdiak 7 eta 18 galdu zuen Oiarpeko Imanol Isasarekin. Finalerdietako partidetara bueltatuz, Haurrak B mailan, Txarutako Ander Zelaietak 18 eta 14 irabazi zion Gure Txokoako Titouan Mendyri. Kadete eta jubenil mailako bi finalerdikoak ere asteazken arratsaldean jokatuko zituzten Beran. Kadetetan, Txarutako Iker Espelosinen sunbildarrak 18 eta 13 irabazi zion Biltokiko Oian Canabal-i eta Txarutako Enaitz Antso k 18 eta 4 irabazi zion Iñaki Antsori. Jubenil mailan, Txarutako David Albiasuk 18 eta 15 irabazi zion Arkupeko Jon Olaizolari eta Gure Txokoako Ander Errandoneak 18 eta 12 irabazi zion Xabi Mendy taldekideari.

Lesakan, larunbat goizean lau finalerdi jokatu ziren. Kimuak mailan, Ekaitzako Jon Zabalak 18 eta 6 irabazi zion Altxatako Rafaela Gomez-i, baina txapelketan parte hartu duen neska bakarrak finalerdietaraino ailegatu da edizio honetan. Haurrak B mailan, Gure Txokoako Xan Ongarettik 18 eta 14 irabazi zion Altxatako Andoni Iribarren-i. Haurrak A mailako lehenbiziko finalerdian, Oiarpeko Ekain Etxeberriak 18 eta 7 irabazi zion Imanol Isasa taldekideari eta Errekako Enaitz Telletxea igantziarrak 18 eta 13 irabazi zion Arkupeko Jonan Fagoagari.

Igande goizean Etxalarren jokatu zituzten azken finalaurrekoak. Ttikien kategorian, Arkupeko Oihan Etxeberria Eloi Sanchez taldekidearen kontra aritzekoa zen, baina astearte honetan jokatuko dute partida hori. Gure Txokoako bi pilotari lehiatu ziren ttikien mailako bertze finaerdian eta Andde Maritorenak 18 eta 8 irabazi zion Adei Villameari.

Umeak B mailako final aurrekoan Arkupeko bi pilotarik lehia ikusgarria eskaini zuten eta Mattin Lekuonak 18 eta 17 irabazi zion Jonan Berrozperi.

Umeak A mailako bi finalerdiak ere jokatu ziren. Txarutako Ibai Bailarenak 18 eta 7 irabazi zion Gure Txokoako Jon Pagolari eta Arkupeko Asier Larraldek 18 eta 6 irabazi zion Txarutako Xuban Iturregiri.

 

Finalak Lesakan martxoaren 9an

Honela, martxoaren 9an Lesakan ariko diren finalista gehienak erabakiak daude dagoeneko.

Ttikien mailan, Gure Txokoako Andde Maritorenak Arkupeko pilotari bat izanen du arerio. Oihan Etxeberria edo Eloi Sanchez, asteartean erabakiko da.

Umeak B mailan ere beratarra eta lesakarra izanen dira aurrez aurre, Gure Txokoako Andoni Telletxea eta Arkupeko Mattin Lekuona sailkatu baitira finalerako.

Umeak A mailan, Arkupeko Asier Larralde, Txarutako Ibai Bailarenaren kontra ariko da.

Kimuak mailan, Gure Txokoako Asier Telletxea Ekaitzako Jon Zabalaren kontra ariko da.

Haurrak B mailan, Txarutako Ander Zelaieta arerioaren esperoan dago. Astearte jakinen da Altxatako Andoni Iribarren edo Gure Txokoako Titouan Mendy, bietako zein sailkatzen den finalerako.

Haurrak A mailan, Oiarpeko Ekain Etxeberria Errekako Enaitz Telletxea igantziarraren kontra ariko da.

Kadete mailan, Txarutako bi pilotarik jokatuko dute finala: Enaitz Antsok eta Iker Espelosinek.

Jubeniletan, azkenik, Txarutako David Albiasu Gure Txokoako Ander Errandonearen kontra ariko da.

Finalak bukatu ondotik, txapelak eta garaikurrak emanen zaizkie txapeldun eta finalistei. Horretaz gain, ttikiak, umeak eta alebin mailako pilotariek oroigarria izanen dute. Txuriz jantzita joan beharko dute finaletara eta bertara joaten ez denari ez zaio saririk emanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun