Berako Mendi Maratoi Erdirako izen emateko epea martxoaren 11n irekiko da

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 8a

500 korrikalari espero dituzte aurten ere Berako Mendi Maratoi Erdian. Artxiboko argazkia

Apirilaren 14an jokatuko da bederatzigarren edizioa

Heldu den astelehenean, martxoaren 11n, goizeko 9:00etan irekiko da apirilaren 14an ospatuko den Berako IX. Mendi Maratoi Erdia – VII. Ibardingo Sarian izena emateko epea. 500 dortsal jarriko ditu parte hartu nahi dutenentzat eskuragai lasterketa antolatzeaz arduratzen den Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, Agerra Mendi Taldearekin eta Gure Txokoa elkartearekin batera. Inskripzioa taldearen web-aren bidez egin ahal izango da, www.manttale.com, 25 euroren truke federatuak daudenentzat eta 28 euro federatuak ez daudenentzat, martxoaren 29a baino lehen edo partaide kopurua bete arte.

Berako lasterketako ibilbideak ez du aldatuketarik izanen, 21 kilometroko distantzian, 2.714 m-ko desnibel metatua gainditu beharko dira. 9,7 kilometro malda gora izanen dira eta 10,9 km behera, eta gehienezko igoera portzentajea %45ekoa da. Froga gogor honen abiapuntua eta helmuga Berako Kiroldegia izango da eta punturik garaiena Larrun (900,40 m) mendia.

Aurtengo edizioan sariak mantenduko ditu lehenengo bortz sailkatuentzat bai emakumeen kategorian eta bai gizonezkoenean.Lehenengoak 300 euro jasoko ditu, bigarrenak 250 eta hirugarrenak berriz, 200 euro. Ibardindik (6,6 km) pasatzen den lehen korrikalariarentzat 150 euroko saria mantenduko da, eta mantendu eginen da, halaber, Didier Zagok frantziarrak ezarritako lasterketako errekorra (1:38:11) gainditzea lortzen duenarentzat izango den 300 euroko saria.

Izena ematen duten guztiei ondoren adierazitako produktuak dituen poltsa bana banatuko zaie: Martikoren produktuak, produktu energetikoak, Lorpen galtzerdiak, eta Craft markako kamiseta bat, eta beharrezkoak dituzten zerbitzu guztiak eskura edukiko dituzte (txipa, dutxak, jan-edatekoak kontroletan eta lasterketa ondoko luntxa). Aurten ezarriko den kronometraje zerbitzuari esker, tarteko denborak ikusi ahal izanen dira helmuga puntutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun