Nafarroako Gobernuak, Ingurumen Arloko Baliabide Zentroaren bitartez herriz herri eta ikastetxez ikastetxe dabilen “Zure hondakinek bizitza luzea dute” erakusketa Berako Kultur Etxean izanen da martxoaren 5etik 16ra, hiri hondakinen gaikako bilketa eta prebentzioa sustatzeko helburuarekin. Astelehenetik ortziralera, 18:00etatik 20:00etara egonen da ikusgai.
Ekimen hau Nafarroako Gobernuak Beira, Ontziak eta Hondakin Elektriko eta Elektronikoen Kudeaketa Bateratuaren Sistemen entitate kudeatzaileekin hitzartutako eremuan kokatzen da, Nafarroako 2010-2020ko Hondakinen Kudeaketa Bateratuaren Planaren helburuen baitan. Hauetan, hondakinen eremuan sentsibilizatu asmoz formakuntza, informazio eta ingurumen hezkuntzako aktibitate ezberdinak burutzen dira.