Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatu diren ekitaldien artean, Bortzirietako emakumeen 4. mendi itzulia eginen da martxoaren 10ean. Aurten Etxalarko Zentinelara igoko dira eta 09:00etan paratu dute hitzordua herri sarrerako aparkalekuan. Menditik jautsita elkarretaratzea eginen dute 13:00etan plazan eta gero bazkaria izanen dute Etxalarko Herriko Ostatuan. Bazkarirako apuntatzeko epea martxoaren 3an bukatuko da eta 677 031920ra deitu behar da (Edurne, 19:00etatik aitzinera). 18:00etan, Mentxu Peña Lizarazuren Emakumea mendian ere bai proiekzioa eskainiko da Kultur Etxean.