Otsailaren 15ean, Arkupeak elkarteko Igantziko 17 bazkidek ospatu zuten bere besta. La Villa jatetxean ederki bazkaldu ondotik, Julian Telletxea eta Gerardo Seinek irabazi zuten mus txapelketa eta Ramon Retegi eta Severino Retegi izan ziren bigarrenak. Gainerako herrietako txapeldun eta txapeldun ordeekin batera, final nagusirako txartela lortu dute. Finala martxoaren 21ean izanen da Hondarribiako Ardora jatetxean. Martxo erdialdetik aitzinera, txapelketako argazkiak eskura izanen dituzte bazkideek elkartearen web orrialdean.