Udaberriko bestak antolatzen hasia da Euskara Batzordea

Joxean ORTEGA 2013ko martxoaren 1a

Igantzin kantari eguna eginen da maiatzaren 1ean

 Udaberriko Bestak antolatzen hasi da Euskara Batzordea. Aurten apirilaren 27 eta 28an, eta maiatzaren 1ean izanen dira. Horren harira, apirilaren 28an merkatua eginen da etxeko produktuekin (kontserbak, loreak, baratzeko puskak, postreak...) eta bigarren eskuko puskekin (jostailuak, liburuak, boltsoak, bitxiak...). Aurten, biltzen den diruarekin, herriko telefono gida berria eginen da, eta etxeen errotulazioa ere egin nahi da. Oraindik bi hilabete falta dira azokarako, baina he­rritarrei dei egin nahi zaie etxeko puskak merkaturako altxa ditzaten.
 
Maiatzaren 1ean Igantzi Kantari eguna eginen da, herriko ka­rriketan. Horretarako, aitzinetik hainbat euskal kanta ikasteko aukera izanen da, martxo­aren 1ean hasi eta ondoko ortziraletan. En­tsaioak 22:00etan izanen dira, Erretorbaitan. Kantatzeko afizio pixko bat duen edozein herri­tarrek parte hartzen ahal du, eta ez da beha­rrezkoa musika jakitea. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun