Otsailaren 10ean, Arkupeak elkarteko herriko besta izan zen. 33 bazkide bildu ziren Aterpen bazkaltzen eta ondoren mus txapelketa egin zuten. Beheko argazkian, domina eta guzi Manolo Iturria, Tomas Goia, Eusebio Gonzalez eta Sekundina Bergara ikusten ditugu mahai inguruan. Maria Dolores Iturria, herriko delegatua ere ageri da. Herrian, guzira, 80tik gora bazkide ditu Arkupeak jubilatuen elkarteak.