Datorren ekainean izanen den kruzeroan parte hartu behar duten ia gehienak bildu ziren otsailaren 17an. Guzira, 63 lagun joanen dira oporraldira eta tartean herritarrak ere izanen dira. Bidaia, ekainaren 24an abiatuko dute eta aste batez, Mediterraneo aldeko urak eta ertzeetako lurrak zanpatuko dituzte. Bidaiari buruzko zenbait punturi buruz solastu ziren bertan. Aitzinetik, bideo bat ikusi zuten. Orain bi urte Normandiara eta iaz Alemaniara egin dituzten bidaietan anitz mintzatu zitzaizkien azkeneko gerra mundialaz, Faxismoaz eta abar; eta Nüremberg hiriburuan bertako epaiketa famatuak burutu zituzten epai-jauregia bisitatu zuten. Hori dela eta, Vencedores o vencidos filma ederra ikusi zuten afal aintzinetik. Opil jatearekin ilunabarrari bukaera ezin hobea eman zieten.