Zahar Txoko Jubilatuen elkarteak urtean zehar elkartze datak izaten ditu eta era berean, elkartetik, zenbait ekimen aintzinera eramaten dira. Ez da oraingoa eguneroko bazkaria etxeetara eramateko zerbitzu hori. Ezintasunen bat duen jubilatu horrek, laguntzarik ez duenak… honako zerbitzu hau eska dezake.
Zuk erabaki, zuk aukeratu aurtengo kanpainaren bitartez, zerbitzu horren zati bat ordaintzeko modua izanen da eta hori dela eta, elkartetik eskertu nahi izan dituzte proiektu honen alde beraien sinadura eskaini duten guziak.
Bertzetik, Zahar Txoko jubilatuen elkarteak otsailaren 3an bilera merendua egin zuen. Hogeita hamar bazkide bildu ziren eta iazko diru kontuak eta bertze gainerako aferen inguruko informazioa eman zen batzarrean. Ondoren, iaz, uztailean Amaiurren egin zen Haien ametsa gurea da bideoa ikusi zuten. Arratsaldeari bukaera ona emateko, merendu afaria egin zuten. Aski gustokoak ditugun arto opilak, txistorra, xingarra, gazta eta esnearekin jan zituzten. Egoitza barrenean, goxo goxoan eta kanpoko hotzari aurre egiteko moduan, arratsalde pasa ederra egin zuten.