Otsailaren 19an literatur solasaldia antolatu zuen Irain eskolak Toti Martinez de Lezea idazlearekin. Lehenik,Teleskola proiekturako elkarrizketa grabatu eta ikasleekin Nur eta dortoken uhartea lanaz hitz egin zuen eta gero, Hautsi da katea liburutik abiatuta bere ibilbide literario osoari errepasoa eman zion.