Iñude eta Artzaiek bere lana bete zuten inauterietako igandean. Azken asteetako eguraldi euritsuak igande goizean eman zuen atsedenaldia aprobetxatuz, 40 bat bikote osatu ziren eta giro onean egin zuten ibilbidea, Eztegara frontoitik abiatuta. Lagun eginez, beti bezala, musika banda eta Momo Erregea eta bere pajeak zeuden, Hegoa Telletxea, Xamal Vazquez eta Luka Remiro aurten. Momo Erregeak, iñuderen bati maindirea itsatsi zitzaiola ikusirik, dantza egin zuen bikoterik gabe gelditutako artzaien batekin. Astelehenean, goizeko Zingar Arraultz eskearen ondotik karrozen desfilea egin zen karriketan.