Bortzirietako 40 bikotek jokatu zuten otsailaren 9an, Gure Txokoa elkartearen zazpigarren mus txapelketa azkarra. Asier Saragueta eta Fede Fernandezek lortu zuten garaipena. 400 euro eta txapelak eskuratu zituzten. Teresa Igoa eta Jokin Rico izan ziren txapeldunordeak eta Zalain jatetxean otorduak irabazi zituzten. Hirugarren postuan, Fernando Irazoki eta Iñigo Alzugarai "Pierola" geratu ziren eta hauek Zubiondon otorduak lortu zituzten. Laugarrenak Mikel Arburua eta Martin izan ziren eta hauek, Martikoko loteak etxeratu zituzten.