Emakumearen Astea

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 1a

Emakumearen Astearen inguruan, Bor­tzirietako Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak zenbait ekitaldi antolatu ditu. Martxoaren 4an, astelehenarekin, Genero ikuspegia, bidaia kazetaritza aberasteko tresna solasaldia eskainiko du Ander Izagirrek 18:00etan Beralandetan. Martxoaren 10ean, igandearekin, Emakumearen Eguneko elkarretaratzea eginen da 13:00etan Al­tzateko Plazan. Egun horretan, Bortzirietako IV. Emakumeen Mendi Itzulia ere eginen da Etxa­larren.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun