Espainiako Gerran fusilatutakoak eta desagertuak gogoan izanen dira egunotan

TTIPI-TTAPA 2013ko mar. 1a, 17:27

Otsailaren 3an lore eskaintza eginen zaie kanposantuan

Espainiako gerran fusilatutakoak eta desagertutakoak gogoan izanen dira egunotan, Udalak antolatutako ekitaldien bidez. Otsailaren 28an, ortzegunean, 19:30ean Exhumando fosas, recuperando dig­nidades solasaldia eskainiko du Aranzadiko Jimi Jimenezek Beralandetan. Otsailaren 2an, larunbatean, Los caminos de la memoria, Jose Luis Peñafuerteren dokumentala eskainiko da 19:30ean Kultur Etxean. Ekitaldi nagusia, halere, igandean eginen da, mar­txoaren 3an. 11:00etan lore eskaintza eginen da eta hilarria agerian paratuko da. 12:00etan kantariak, musikariak, bertsolariak, dantzariak eta hizlariak ariko dira Herriko Etxeko plazan eginen den ekitaldian. Euria eginen balu, Kultur Etxean eginen litzateke. Akautzeko, bazkaria eginen da Zalain jatetxean. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun