Ohiturari eutsiz, Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak Zuhaitzaren Eguna antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Altzateko plazan egin dute hitzordua martxoaren 3an, igande goizeko 9:00etan eta handik, Santa Barbara ingurura igoko dira. Zuhaitzak landatu eta gero, merendua banatuko da parte hartzaileen artean. Bakoitzak bere aitzurra eramatea eskatu dute antolatzaileek.
Mus txapelketa
Bertze aldetik, Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak Joakin Kaurenaren omenez mus txapelketa antolatu du eta bertan izen emateko epea zabaldu du. Sari ederrak eta txapelketa bukaerako afaria ere izanen dira.