Bortzirietako Emakumearen Astea solasaldi batekin abiatuko da martxoaren 4an

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 28a

Etxalarko Zentinelara igoko dira aurten Bortzirietako emakumeak. Artxiboko argazkia

Emakumeen IV. Mendi Itzulian Etxalarko Zentinelara igoko dira martxoaren 10ean

Bortzirietako Jendarte Zerbitzuen Mankomunitateak “Emakume edo gizon, biak ala biak, eskubideen jabe” goiburupean antolatutako Emakumearen Astea martxoaren 4an, heldu den astelehenean eskainiko den solasaldiarekin abiatuko da. Ander Izagirrek “Genero ikuspegia, bidaia kazetaritza aberasteko tresna” hitzaldia emanen du 18:00etan Beralandetan.

Bertze aldetik, Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatu diren ekitaldien artean, Bortzirietako emakumeen laugarren mendi itzulia eginen da martxoaren 10ean. Aurten Etxalarko Zentinelara igoko dira emakumeak eta goizeko 09:00etan paratu dute hitzordua herri sarrerako aparkalekuan. Menditik jautsita elkarretaratzea eginen dute 13:00etan plazan eta gero bazkaria izanen dute Etxalarko Herriko Ostatuan. Bazkarirako apuntatzeko epea martxoaren 3an bukatuko da eta horretarako 677 031920 telefonora deitu behar da (Edurne, 19:00etatik aitzinera). 18:00etan, Mentxu Peña Lizarazuren “Emakumea mendian ere bai” proiekzioa eskainiko da Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun