Gerra Zibileko fusilatu eta desagertuak gogoan izanen dituzte egunotan Beran

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 27a

Martxoaren 3an, eginen dute ekitaldi nagusia, lore eskaintza, hilarria agerian paratu eta Herriko Plazan prestatu duten emanaldiarekin. Artxiboko irudia

Martxoaren 3an ekitaldia eginen da Herriko Etxeko plazan

Espainiako gerrako biktimen omenez ekitaldiak antolatu ditu Berako udalak otsailaren 28an eta martxoaren 2 eta 3an. Ortzegunean, Aranzadi elkarteko Jimi Jimenezek "Exhumando fosas, recuperando dignidades" hitzaldia eskainiko du. Larunbatean berriz, Jose Luis Peñafuerteren Los caminos de la memoria" dokumentala izanen da ikusgai. Azken egunean, igandean antolatu dituzte ekitaldi nagusiak. Lore eskaintza  eginen da eta hilarria agerian paratuko da. 12:00etan herriko talde desberdinek parte hartuko dute Herriko Etxearen plazan eginen den ekitaldian. Akautzeko, bazkaria eginen da Zalain jatetxean.

Espainiako gerrako biktimen omenez ekitaldiak antolatu ditu Berako udalak otsailaren 28an eta martxoaren 2 eta 3an. Aranzadi elkarteko Jimi Jimenezek emanen dio hasiera hiru egunez eginen den omenaldi zikloari. Otsailaren 28an, ostegunean, "Exhumando fosas, recuperando dignidades" hitzaldia eskainiko du Beralandetan 19:30ean.

Larunbatean berriz, Jose Luis Peñafuerteren Los caminos de la memoria" dokumentala izanen da ikusgai 19:30etik aitzinera Kultur Etxean. Ekitaldi nagusiak, martxoaren 3an igandean antolatu dituzte. 11:00etan lore eskaintza  eginen da eta hilarria agerian paratuko da. 12:00etan ekitaldi nagusia eginen da Herriko plazan kantari, musikari, bertsolari, dantzari eta hizlariekin. Euria eginen balu, Kultur Etxean eginen litzateke. Akautzeko, bazkaria eginen da Zalain jatetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun