Bidasoaldeko II. Txirrindularitza Saria antolatuko du Igantziko Biltokik maiatzaren 25ean

TTIPI TTAPA 2013ko otsailaren 27a

Txirrindulariek Lesakako Nabaz gainera igo beharko dute aurten ere, 2011ko edizioan bezalaxe. Artxiboko argazkia

Nafarroako elite eta sub-23 mailetako errepideko txapelketa ere proba horretan erabakiko da

Euskadiko Txirrindularitza Federazioak antolatzen dituen lasterketen baitan sartuko da aurten ere Bidasoaldeko Saria. 2011. urtean antolatu zuen lehen aldiz Igantziko Biltokiko txirrindularitza atalak eta aurten ere Biltoki izanen da antolatzaile. Elkarte honen asmoa eskualdeko talde ezberdinen artean txandaka antolatzea da, baina 2012ko edizioa arrazoi ezberdinengatik ez zen egin, nahiz eta Gure Txokoak egutegian sartua izan.

Aurtengo edizioak duela bi urtekoaren ibilbide beretsua izanen du. Bi aldiz pasatuko da Piedadeko gainetik eta hain gogoko izan zen Nabazko igoera polit eta gogorra ere sartu dute ibilbidean. Kilometrajea handitzeko, Beran Lizuniaga aldera zerbait luzatzea ere aztertzen ari dira. Izan ere, 2011ko lasterketa 105 kilometrokoa zen, Lehendakari txapelketako Sub-23 kategoriako lasterketa baterako aski, baina aurten elite kategoriako txirrindulariak ere aterako dira, beraz Euskadun txapelketarako baliagarria izanen da eta horretarako 125-130 kilometroko ibilbidea prestatu beharko da.

Aldaketa honen arrazoia zera da: Bidasoaldeko Sari honek, Nafarroako errepideko txapelketa ere erabakiko duela. Beraz, elite eta sub-23 kategorietako lehenbiziko nafarrak, 2013ko Nafarroako errepideko txapeldun ere izanen dira, kategoria horietan.

Bidasoaldeko II. Saria maiatzaren 25ean abiatuko da, larunbat arratsaldeko 15:30ean eta Nafarroako Itzuliaren aitzineko astean denez, maila handiko partehartze zabala espero da. Igantziko Biltoki proba antolatzeko bilerak egiten ari da eta abudo ibilbideko herrietako zaleekin harremanean jarriko da, segurtasun arloko gaiak lotzeko. Probaren aurrekontua 5.000 euro ingurukoa da eta hori estaltzeko udal erakundeen, babesleen etaNafarroako Gobernuaren espero du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun