Beñat Atorrasagasti lesakarrari baldintzapeko askatasuna eman dio Parisko auzitegiak. Martxoaren 25ean epaituko dute eta ordura arte, epaileak ez dio inolako zaintza judizialik ezarri. Eskoziara itzultzeko baimena ere badu. Hala ere, tarte horretan ezingo du Hego Euskal Herrira etorri, hemen atxilotzeko arrisku haundia du eta.
Lesakako preso politikoa Edinburgon atxilotu zuten 2012ko uztailaren 13an eta 2013ko urtarrilaren 30ean estradiatu zuten Estatu frantsesera. Epaileak Edinburgora itzultzeko baimena eman dio, martxoaren 25an epaiketara itzuliko den bermearekin. Osterantzean, hasierako zigorra ezarriko diotela mehatxu egin dio. Fiskalak ere ez du Atorrasagasti aske uztearen aurka egin, baina kexu agertu da kontrol judizialik ez zaiolako ezarriko.