Bortzirietako eskuz banakako hamabigarren pilota txapelketa azken txanpan sartua da eta final laurdenetako partidak eta errekuperaziokoak jokatu dituzte joan den asteburuan. Honela, asteazkenetik aitzinera finalerdietako partidak jokatuko dituzte kategoria batzuetan.
Beran, asteazken arratsaldean jokatu ziren jardunaldi honetako lehen partidak. Lehenik, infantil mailako errekuperazio partidan, Arkupeko Jonan Fagoagak 18 eta 5 irabazi zion Oiarpeko Imanol Isasari. Gero, jubenil mailako final laudenak jokatu ziren. Lehen partidan, Gure Txokoako bi pilotari izan ziren aurrez aurre: Ander Errandoneak 18 eta 4 irabazi zion Beñat Mitxelenari. Segidan, Arkupeko Jon Olaizolak 18 eta 5 irabazi zion Gure Txokoako Mattin Garbisuri. Berdintasun gehiago izan zen bertze bi final laurdenetako norgehiagoketan. Txarutako David Albiasuk 18 eta 17 irabazi zion Gure Txokoako Iñigo Martinez-i eta Gure Txokoako Xabi Mendyk ere tantu bakarrarengatik, 18-17 irabazi zion Donibaneko Julen Martijari.
Otsailaren 21ean, ortzegun arratsaldean errekuperazio jardunaldia jokatu zen Lesakako pilotalekuan. Haurrak A mailan, Gure Txokoako Xan Ongaretti, 18 eta 4 irabazi zion Arkupeko Beñat Yanciri eta kadete mailan, Arkupeko Julen Palenzuelak 18 eta 9 irabazi zion Gure Txokoako Ronan Mendyri.
Otsailaren 22an, ortziral arratsaldean, alebin mailako final laurdenetako partidak jokatu ziren. Biltokiko Patxi Loiartek 18 eta 13 irabazi zion Txarutako Iker Kasillas-i. Altxatako Rafaela Gomezek 18 eta 14 irabazi zion Arkupeko Antton Petrirenari. Gure Txokoako Asier Telletxeak 18 eta 14 irabazi zion Hondarribiko Jon Sanchez-i eta Ekaitzako Jon Zabalak 18 eta 2 irabazi zion Txarutako Mikel Goñiri.
Otsailaren 23an, larunbat goizean, Haurrak A mailako errekuperazio partida jokatu zen Berako Eztegara pilotalekuan. Arkupeko Jonan Fagoagak 18 eta 10 irabazi zion Sarako Unai Iribarren-i.
Nafarroako txapelketako partidak jokatuko zituzten Gure Txokoako pilotariek eta hiruetan garaipena lortu zuten. Honela, alebin mailan, Josetxo Sese eta Asier Telletxeak 18 eta 5 irabazi zieten Buruzgaingo Arce eta Zulaikari. Kadetetan, Arkupeko Joel Oronozek eta Gure Txokoako Andoni Lazkanotegik 22 eta 9 irabazi zieten Buruzgaingo Iriarte eta Aizpuruari eta jubeniletan, Beñat Mitxelena eta Mattin Garbisuk 22 eta 16 irabazi zieten Mendillorriko Zuñiga eta Lezaun-i.
Otsailaren 24an, igande goizean, umeak A mailako final laurdenak jokatu zituzten Etxalarko pilotalekuan. Gure Txokoako Jon Pagolak 18 eta 10 irabazi zion Altxatako Unai Arburuari, Arkupeko Asier Larraldek 18 eta 5 irabazi zion Altxatako Markel Etxarteri, Txarutako Xuban Iturregik 18 eta 13 irabazi zion Gure Txokoako Iker Osuari eta Txarutako Ibai Bailarenak 18 eta 0 irabazi zion Gure Txokoako Urtzi Fagoagari.
Finalerdiak
Gauzak honela, otsailaren 27an, asteazken arratsaldeko 4:00etatik aitzinera final erdietako lehenbiziko partidak jokatuko dira Berako Eztegara pilotalekuan.
Umeak B mailako finalerdian, Gure Txokoako Andoni Telletxea eta Unai Llucia izanen dira aurrez aurre. Kimuak mailakoan, Gure Txokoako Asier Telletxea Biltokiko Patxi Loiarteren kontra ariko da. Errekuperazioko partida bat ere jokatuko dute Haurrak A mailan Gure Txokoako Mikel Elzaurdiak eta Oiarpeko Imanol Isasak.
Finalerdietako partidetara bueltatuz, Haurrak B mailan, Gure Txokoako Titouan Mendy Txarutako Ander Zelaietaren kontra ariko da.
Kadete eta jubenil mailako bi finalerdikoak ere asteazken arratsaldean jokatuko dituzte Beran. Kadetetan, Biltokiko Oian Canabal Txarutako Iker Espelosinen kontra ariko da lehenik eta Txarutako Iñaki Antso eta Enaitz Antso aurrez aurre izanen dira ondotik. Jubenil mailan, Arkupeko Jon Olaizola Txarutako David Albiasuren kontra ariko da eta Gure Txokoako Ander Errandonea eta Xabi Mendyren arteko norgehiagokak erabakiko du azken finalista.
Lesakan, larunbat goizeko 10:00etatik aitzinera lau finalerdi jokatuko dira. Kimuak mailan, Altxatako Rafaela Gomez txapelketako lehenbiziko neska finalista izaten saiatuko da, Ekaitzako Jon Zabalaren kontrako partidan. Haurrak B mailan, Gure Txokoako Xan Ongaretti Altxatako Andoni Iribarrenen kontra ariko da. Haurrak A mailako bi finalerdiak ere jokatuko dira. Lehenbizikoan, Oiarpeko Ekain Etxeberria, asteazkenean Mikel Elzaurdia eta Imanol Isasaren arteko partida irabazten duenaren kontra aruko da. Bigarrenean, Arkupeko Jonan Fagoaga eta Errekako Enaitz Telletxea izanen dira arerio.
Igande goizeko 10:30etik aitzinera Etxalarren jokatuko dituzte azken finalaurrekoak. Ttikien kategorian, Arkupeko Oihan Etxeberria Eloi Sanchez taldekidearen kontra ariko da. Bigarren finalerdikoan Gure Txokoako bi pilotari lehiatuko dira: Andde Maritorena eta Adei Villamea.
Umeak B mailako final aurrekoan Arkupeko bi pilotari lehiatuko dira: Mattin Lekuona eta Jonan Berrozpe.
Umeak A mailako bi finalerdiak ere jokatuko dira. Gure Txokoako Jon Pagola Txarutako Ibai Bailarenaren kontra eta Arkupeko Asier Larralde, Txarutako Xuban Iturregiren kontra.