Elkarrizan taldeak boluntarioak lortzeko kanpaina jarri du abian

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 28a

Adinekoei paseoan ateratzean edo ikasleei ikasketetan laguntzeko

Egungo bi eskari zehatzei erantzuteko egin dute deialdia. Lesakako Andra Mari Egoitzako adinekoei paseoan lagunduko dieten boluntarioak lortu nahi dituzte edo ikasleei ikasketetan laguntza eskainiko dietenak. Interesa dutenek informazio gehiago eskuratu dezakete Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera deituta edo ssb@lesaka.net-era idatzita.

Bortzirietako bi eskari zehatzi erantzuteko asmoz deialdia egin du Elkarrizan boluntario taldeak.  Batetik, Lesakako Andra Mari Egoitzako adinekoei paseoan lagunduko dieten boluntarioak lortu nahi dituzte. Asteartero, boluntario talde bat, zahar etxeko adinekoekin batera paseoan ibiltzen da Lesakako kaleetatik barna. 16:30 aldera hasi eta ordu betez ibiltzen dira harat eta honat. Arrakasta izan du ekimenak eta adineko gehiago animatu direnez, boluntario gehiago behar dira orain.

Bertze aukera, Bortzirietako ikasleei ikasketetan laguntzea da. Ekimen hau, Beran eginen litzateke. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatetik adierazi dutenez, ez da beharrezkoa boluntarioak irakasle ikasketak edukitzea. Gaiaren inguruan interesa dutenek, informazio gehiago eskuratu dezakete Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera, 948 635063 telefonora deituta edo ssb@lesaka.net-era idatzita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun