Berako kultur batzordeak haurrentzako ikuskizuna antolatu du otsailaren 23an. Tatxin eta Tatxan clown bikoteak abesti dantzagarri eta dibertigarriz osatutako saioa eskainiko du 17:00etatik aitzinera. Kultur Etxean izanen da eta sarrera 5 euro ordaindu beharko da. Adin guztietako haurrei zuzenduta dago eta gurasoek ere parte hartzen dute emanaldian.