Berako V. Stock azoka eginen da otsailaren 24an

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 22a

Goizetik iluntzera, herriko 8 dendarik jarriko dituzten postuetan mota guztietako pagotxak eskainiko dituzte.

Herriko 8 dendarik artikuluak prezio onean eskainiko dituzte Toki-Ona Kiroldegian

Salgai-hondarren feria bosgarren urtez egitea erabaki du Larun-Haizpe merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkarteak. 10:00-19:00etara herriko 8 dendarik stockean dituzten artikuluak prezio onean eskainiko dituzte Toki-Ona Kiroldegian. Aipatzekoa da kiroldegira sartzeko euro bat kobratuko zaiela 18 urtetik goitikoei eta horrela, zenbat jende sartzen den jakiteaz gain, sarrera horrekin, laguntzaile diren ostatuetan tragoxka bat doan hartzeko aukera izanen da.

Salgai-hondarren feria bosgarren urtez egitea erabaki du Larun-Haizpe merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkarteak. Igandean, otsailaren 24an, izanen da Toki-Ona kiroldegian. Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren lagun­tza izan dute ekimena aurrera eramateko eta herriko 8 dendarik jarriko dituzte beren postuak. Stockean dituzten artikuluak prezio onean eskainiko dituzte. Erosketak egitez gain, jan-edanerako aukera ere izanen da kiroldegian jarriko dituzten barretan. Gainera, ostatu laguntzaileetan azokara sartzeko sarrera erakusten dutenek, tragoxka bat doan hartzeko aukera izanen dute.

Agara Kirolak, Arturo arropa denda, Bortziriak etxetresnak, Domoservice Zerbitzu informatikoak, Garbi Ogi-Coffee kafetegia, Martzutzak arropadenda eta osagarriak, Elika dietetika eta nutrizioa, eta Tere Bereau-Mapfre izanen dira aurten bere salgai-honda­rrak paratuko dituztenak. Dendariez gain, Lixoia eta Auzoa ostatuek ere bere barra jarriko dute. Aipatzekoa da kiroldegira sartzeko euro bat kobratuko zaiela 18 urtetik goitikoei eta ho­rrela, zenbat jende sartzen den jakiteaz gain, sarrera horrekin, laguntzaile diren ostatuetan tragoxka bat doan hartzeko aukera izanen da. Zehazki, Lixoia, Auzoa, Bidaxka, Errekalde, Zubiondo eta Xuga ostatuak dira ostatu laguntzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun