Damba musika taldeak bideo klipa grabatuko du igandean Kaxerna gaztetxean

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 21a

Damba taldearen "Hautsi" kantuaren bideokliparen grabazioa ikusi eta parte hartzeko aukera igandean Kaxernan.

16:00etatik aitzinera publikoarekin grabazioak eginen dituzte

Damba musika taldeak 'Hautsi' kantuaren bideo klipa grabatuko du otsailaren 24an, Beran. Ingurukoak bertaratzea nahi lukete, horregatik, grabazioa ikusi edo aktore lanetan parte hartu nahi dutenei deialdia egin die taldeak. Interesa dutenek 16:00ak aldera azaldu beharko dute Kaxernara.

Damba musika taldeak 'Hautsi' kantuaren bideo klipa grabatuko du otsailaren 24an, igandean, Beran. Ingurukoak bertaratzea nahi lukete, horregatik, grabazioa ikusi edo aktore lanetan parte hartu nahi dutenei deialdia egin die taldeak. Interesa dutenek 16:00ak aldera azaldu beharko dute Kaxernara.

Duela lau urte sortu zen taldea. Donostia, Baiona, Donibane Lohitzune, Sara, Xiberua, Kuba eta Venezuelako musikariak biltzen ditu, eta aurten fitxaketa berria egin dute, Estitxu Pinatxo abeslari beratarra hain zuzen ere. Horrenbestez, bideo kliparen grabazioan laguntzeaz gain, Estitxuk taldearekin egingo dituen lehen urratsak ikusteko aukera paregabea izango da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun