Bortzirietako eskuz banakako hamabigarren pilota txapelketa final laurdenetan sartuko da aste honetan. Otsailaren 20an, asteazken arratsaldeko 5:00etatik aitzinera jokatuko dira lehenbiziko partidak Berako Eztegara pilotalekuan.
Lehenik, infantil mailako errekuperazio partida jokatuko dute Arkupeko Jonan Fagoagak eta Oiarpeko Imanol Isasak. Gero, jubenil mailako final laudenak jokatuko dira. Lehen partidan, Gure Txokoako bi pilotari izanen dira aurrez aurre: Ander Errandonea eta Beñat Mitxelena. Segidan, Arkupeko Jon Olaizola Gure Txokoako Mattin Garbisuren kontra ariko da. Hirugarren final laurdeneko partida Txarutako David Albiasuk eta Gure Txokoako Iñigo Martinezen artekoa izanen da eta azkenekoan, Gure Txokoako Xabi Mendyk Donibaneko Julen Martija izanen du arerio.
Otsailaren 21ean, ortzegun arratsaldeko 6:30ean errekuperazio jardunaldia jokatuko da Lesakako pilotalekuan. Haurrak A mailan, Gure Txokoako Xan Ongaretti, Arkupeko Beña Yanciren kontra ariko da. Kadete mailan bi partida jokatuko dituzte: Gure Txokoako Harri Maritorena, Igantziko Biltokiko Oian Canabalen kontra eta Arkupeko Julen Palenzuela, Gure Txokoako Ronan Mendyren kontra.
Otsailaren 22an, ortziral arratsaldeko 6etan partida gehiago jokatuko dira Igantziko pilotalekuan. Lehenik ttikien mailako errekuperazio partida jokatuko dute Gure Txokoako Asier Latorrek eta Biltokiko Aritz Lizarrondok. Gero, alebin mailako final lardenetako partidak jokatuko dira. Lehenik, Txarutako Iker Kasillas Biltokiko Patxi Loiarteren kontra ariko da. Gero, Arkupeko Antton Petrirena Altxatako Rafaela Gomezen kontra. Gure Txokoako Asier Telletxeak Hondarribiko Jon Sanchez izanen du arerio eta Ekaitzako Jon Zabalak Txarutako Mikel Goñi.
Otsailaren 23an, larunbat goizeko 10:00etatik aitzinera, Haurrak A mailako errekuperazio partidak jokatuko dira Berako Eztegara pilotalekuan. Arkupeko Jonan Fagoaga Sarako Unai Iribarrenen kontra ariko da eta Gure Txokoako Mikel Elzaurdia Oiarpeko Imanol Isasaren kontra. Segidan, 11:00etan Nafarroako txapelketako partidak jokatuko dituzte Gure Txokoako pilotariek. Honela, alebin mailan, Josetxo Sese eta Asier Telletxea, Buruzgaingo Arce eta Zulaikaren kontra ariko dira. Kadetetan, Andoni Lazkanotegi eta Harri Maritorena, Buruzgaingo Iriarte eta Aizpuruaren kontra ariko dira eta jubeniletan, Beñat Mitxelena eta Mattin Garbisu, Mendillorriko Zuñiga eta Lezaunen kontra.
Otsailaren 24an, igande goizeko 10:30etik aizinera, berriz, umeak A mailako final laurdenak jokatuko dituzte Etxalarko pilotalekuan. Gure Txokoako Jon Pagola Altxatako Unai Arburuaren kontra ariko da, Arkupeko Asier Larralde Altxatako Markel Etxarteren kontra, Txarutako Xuban Iturregi, Gure Txokoako Iker Osuaren kontra eta Txarutako Ibai Bailarena, Gure Txokoako Urtzi Fagoagaren kontra.