Otsailaren 19an literatur solasaldia antolatu zuen Lesakako Irain eskola publikoak Toti Martinez de Lezea idazle ezagunarekin. Lehenik, Teleskola proiekturako elkarrizketa grabatu zuen, seigarren mailako ikasleekin. Gero, ikastetxeko ikasle guziekin bildu zen liburutegian eta Nur eta Dortoken Uhartea lanaz hitz egin zuen, neska-mutikoen galderei erantzunez eta bere liburuak sinatuz. Ikusi argazkiak
Azkenik, Hautsi da Katea liburutik abiatuta bere ibilbide literario osoari errepasoa eman zion, saio irekian.