Euskal Herriko trikiti afaria herrian egin zen bigarren urtez

Irune eta Itsaso 2013ko otsailaren 19a

Ibon ERRAZU

Urtarrilaren 26an Gipuzkoa eta Bizkaitik 40 trikitilari baino gehiago etorri ziren Etxalarrera bigarren urtez jarraian; hauen artean “Faborez” CD bilduman parte hartutako hainbat trikitilari ezagun: Izer, Larrañaga, Lutxurdio, Aitziber Otegi, Patxi Aiorga,… Ilunabarrean herria ezagutzeko bisita gidatua egin zuten eta ondotik kalejira ostatuz ostatu Iriondoan afaldu aitzinetik. Afal ondoko trikiti doinuek luze iraun zuten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun