Inauteriak ere pasatu dira eta ezin erran eguraldia lagun izan zenik. Gazteek xira eta aterkiak hartuta egin behar izan zuten auzoz auzoko puxka biltzea. Eskolako Guraso Elkarteak antolatutako ekintzak (karaokea, zine emanaldia eta bizkotxo jate itsua) hagitz arrakastatsuak izan ziren. Eguraldiak ez zuen lagundu eta Ginkana eta jokuak frontoian egiterik ez zegoenez, B plana egin zuten. Haurren gustukoak izan zirenez, haurrak kontent denak kontent!