Inauteak joan dira

Nerea ALTZURI 2013ko otsailaren 19a

Mikel LARRETXEA

Eguraldiari dagokionez, mozorro xuri gazte eta ttikienek giro ezinobea izan dute aurten baserritan eta etxeetan puxka puxka ibiltzeko. Ortzegun eta ortziralean ateri mantendu zen arren, larunbatean sekulako euri eta kazkabar eraun­tsiak bota zituen eta horrek gaztetxoenentzat eskean ibiltzeko traba izan zen. 

Gainerakoan, ortziralean, 140 lagun bildu ziren bertso eta emakumeen afarian. Giro paregabea izan zen Aterpen eta Jon Maia eta Sebastian Lizasok lan paregabea egin zuten bertsotan. Larunbatean, eguraldi kaxkar eta hotzari aurre eginez, haur eta guraso mozorrotuak frontoian bildu ziren. Iragarritako piraten koreografia egin eta txokolate beroa pastelekin merendatu zuten. Mezondoan berriz, frontoia bete zen mozorroek prestaturiko aizkora apostua ikustera. Tartean motozer soinu batean, mozorro beltzak ere herrian eta frontoian barna ibili ziren. Aizkora apostuan, Xabi eta Larretxea; Julio eta Otaegi  eta Iñaki eta Olasagasti lehiatu ziren. Saioaren aitzinetik, “telebistako atsuak” pasta kaxakin prestu hurbildu ziren kirolariengana indarra hartzeko gozoak ematera. Xabik eta Larretxeak lehenengo moztu zituztez kanaerdikoak eta bertze bi bikoteek batera bukatu zuten lana. Ondoren, motozerra erakustaldia eskeini zuen Xabik. Frontoiko egonaldiari bukaera emateko, errifen sarien zozketak egin ziren. Manolo Iturria, Juan Mari Larretxea eta Lutzinekoborda baserrira egokitu dira sariak. Arratsean, afaltzen jende mordoxka gelditu zen herriko jatetxeetan eta afalondoan, mozorrotutako herritar eta kanpotarrak bildu ziren. Joan den larunbatean, mozorroek kontuak egin zituzten Aterpen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun