Aurten ere, bigarren aldiz, Ttipi Ttapa fundazioa, Xorroxin Irratia eta Xaloa Telebistaren aldeko mus txapelketa izanen da. Aitzinetik, herriz herri, kanporaketak antolatuko dira eta finala, Sunbillako Ulibeltzak elkartean izanen da apirilaren 6an. Finaleko saioan, herrietan irabazle izan diren bikoteek parte hartuko dute.
Ekaitza Elkartean otsailaren 23an, arratseko 9:00etan jokatuko da. Bikote bakoitzak hogei euroko sarrera ordaindu beharko du. Bi sari jarri ditu Elkarteak:
Lehenengo saria, bildotsa eta bi botil ardo; eta bigarrren saria berriz, bi oilasko eta bi botil ardo.
Gogoratu, iazko edizioan, Petrisenekobordako Antton Maiz eta Lourdes Goñi senar emazteak Sunbillan azpitxapeldun izan zirela. Beratar bikoteak irabazi zuen iazko txapelketa. Aldez aurretik, euskarazko eskualdeko hedabideen izenean eskerrak eman Ekaitza Elkarteari eta parte hartuko duzuen guztiei.