Sukaldaritza lehiaketako sariak banatu ditu Arrano Elkarteak

Aitor AROTZENA 2013ko otsailaren 19a

Utzitako argazkia

Joan den urtean 25. Urteurreneko ospakizunak egin zituen Arrano elkarteak, Kabi bat, hamaika hegada izenburupean. Ekitaldien artean, hilabetero sukaldaritza lehiaketa egin zuen eta lehiaketa horretako sariak banatu zituen otsailaren 2an. Javier Legasa Boro eta Imanol Lopez izan ziren irabazleak. Sukaldarien txapela eta atorra jaso zuten saritzat, baina sariak izan ziren denentzat. Epaimahaia Kotte Iantzi, Uja Telletxea, Andoni Mitxelena eta Garbiñe Baselgak osatu dute eta beraiek izan ziren bazkaria prestatzeaz arduratu zirenak. 25. urteurreneko ospakizunen balorazio ezin hobea egin du Arrano elkarteak, «gauza desberdinak egin eta jende desberdina inplikatzea lortu dugu» diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun