Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, Tantirumairu ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleak ibili ziren karrikaz karrika, kantuak eta eskean, makilak ez ezik aterkiak ere lagun zituztela. Herrian barna buelta eman zuten goizean eta tartean, Andre Mari Zahar Etxera ere bisita egin zuten.