Beñat Atorrasagasti Frantzian

Aitor AROTZENA 2013ko ots. 19a, 09:26

Edinburgoko epaitegi baten ebazpena segituz, Eskoziatik Fran­tziara estraditatu dute urtarrilaren 30ean Beñat Atorrasagasti Ordoñez preso lesakarra. Zehazki, Fleury Merogisko espetxean kartzeleratu dutela jakinarazi dute Herrira erakundetik. Hain zuzen, bertze he­rritar bat ere bertan da, Joseba Iturbide.
 
Lesakako Herrirak Beñati idaztera animatu nahi du jendea, «seguru aunitz eskertuko dituela animoak momentu hauetan». Hau da bere helbidea:
 
Beñat Atorrasagasti Ordoñez
MAH Fleury-Merogis
7 av. Des Penpliers 91705 Ste Genovieve des Bois Cedex (France)
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun