Beti Gazteren ohiko batzarra larunbaterako deitu dute

Aitor AROTZENA 2013ko otsailaren 19a

19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan bigarrenean

Beti Gazte elkarteak urteko ohiko batzarrerako deialdia egin du. Larunbat honetan, otsai­lak 16, arratsaldeko 7:30ean lehenbiziko deialdian eta 8:00etan bigarrenean eginen da elkartearen egoitzan. Gai ordenari dagokionez, joan den urteko akta irakurri eta, bidezkoa bada, onartu ondotik, iaz egindako ekitaldiak eta kontuen balantzea aztertuko dute. Ondotik, aurten aurrikusiak dituzten ekitaldiak eta aurrekontua aurkeztuko dute. Kuoten eguneratzea, informazio ez­berdinak eta zuzendaritza batzordearen be­rritzea ere landuko dituzte, eskari-galderen txandaren aitzinetik. Batzarra bukatutakoan lunch ttiki bat eskainiko da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun