Salgai-hondarren feria bosgarren urtez egitea erabaki du Larun-Haizpe merkatarien, ostalarien eta zerbitzu enpresen elkarteak.
Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin hilaren 24an eginen da, igandearekin.10:00-19:00etara herriko 8 dendarik stockean dituzten artikuluak prezio onean eskainiko dituzte Toki-Ona Kiroldegian. Zehazki, Agara Kirolak, Arturo arropa denda, Bortziriak etxetresnak, Domoservice Zerbitzu informatikoak, Zela Kirolak, Martzutzak arropadenda eta osagarriak, Elika dietetika eta nutrizioa, eta Tere Bereau-Mapfre izanen dira aurten bere salgai-hondarrak paratuko dituztenak.
Aipatzekoa da kiroldegira sartzeko euro bat kobratuko zaiela 18 urtetik goitikoei eta horrela, zenbat jende sartzen den jakiteaz gain, sarrera horrekin, laguntzaile diren ostatuetan tragoxka bat doan hartzeko aukera izanen da. Zehazki, Garbi Ogi-Coffee, Lixoia, Auzoa, Bidaxka, Errekalde, Zubiondo eta Xuga ostatuetan izanen dira ostatu laguntzaileak.