Euskadiko BTT Maratoi txapelketa antolatuko du aurten Lesakako Beti Gazte elkarteak

TTIPI TTAPA 2013ko otsailaren 19a

Mila bazkide baino gehiago izan arren, hogei inguru bakarrik bildu ziren batzarrean. Juanjo Guerrero

Pintura lehiaketa azkarra ere lehen aldiz plantatuko du ekainean

Lesakako Beti Gazte elkarteak urteko batzar orokorra egin zuen otsailaren 16an, larunbat arratsean eta aurtengo ekitaldiak gauzatzeko 94.000 euro inguruko aurrekontua izanen du. Mila bazkide baino gehiago izan arren, hogei eskas bildu ziren egoitzan.

Lesakako Beti Gazte elkarteak urteko batzar orokorra egin zuen otsailaren 16an, larunbat arratsean eta aurtengo ekitaldiak gauzatzeko 94.000 euro inguruko aurrekontua izanen du. Mila bazkide baino gehiago izan arren, hogei eskas bildu ziren egoitzan.

Joan den urtean Jose Luis Sunsundegik hartu zuen presidente lana, 16 urte karguan eman zuen Salvador Yanciren lekua hartuz eta aurten ez da aldaketa handirik izanen zuzendaritza batzordean.

Ekitaldiei dagokienez ere ez da aldaketa handirik. Denboraldi honetan, inoiz baino neska-mutil gehiago ari dira futbolean Beti Gazteren izenean, benjamin mailako futbol-8ko neska-mutikoetatik hasi eta Gipuzkoako Ohorezko Mailako talde nagusira bitarte, 190 jokalari inguru. Beharbada aipagarriena, lehen aldiz ekainean antolatuko den pintura lehiaketa azkarra da. Ekaina hasieran ere Beti Gazte Elkartearen Eguna eginen da. Bertze gainerakoan, Santiago Bideko hirugarren denboraldia eginen du mendi taldeak aurten Logroño eta Burgos arteko zatia lauzpabortz etapatan gauzatuz.

Irailaren 22an eginen da Mendi Bizikleta Itzuliak aurten berrikuntza handia izanen du. Izan ere, ibilbide luzean Euskadiko BTT Maratoi txapelketa jokatuko da lehen aldiz. Txapelketan parte hartu gabe ere, ibilbide luzea, ertaina eta laburra aukeran izanen dute beti bezala txirrindulazaleek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun