Otsailaren 19an, asteartean, literatur solasaldia antolatu dute Lesakako Irain eskolako liburutegian. Horretarako ohorezko gonbidatu baten bisita izanen dute, Toti Martinez de Lezea etorriko baita bere liburuei buruz hitz egitera. Bi saio antolatu dituzte, bata eskolako ikasleei zuzendua eta bertzea saio irekia. 14:30ean ikasleekin Nur eta dortoken uhartea lanaz hitz eginen du eta 16:30ean berriz, Hautsi da katea liburutik abiatuta bere ibilbide literario osoari errepasoa emanen dio.