Materia organikoaren bilketari buruzko bilera informatiboak antolatu dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2013ko ots. 22a, 10:57

Otsailaren 23an euskaraz eta martxoaren 2an gazteleraz

Bortzirietako Hondakinen Mankomunitateak Berako Udalarekin batera deitu ditu bilerak. Kultur Etxean izanen dira, otsailaren 23an, larunbatean, 10:00etan euskarazko saioa eginen dute eta martxoaren 2an, gaztelerazkoa. Materia organikoaren bilketaren egoerari buruz informatu eta gaian interesa duten guztiei parte hartzeko toki bat eskaini nahi diete.

Bortzirietako Hondakinen Mankomunitateak Berako Udalarekin batera, hondakinen kudeaketari buruzko bilerak antolatu ditu. Bi izanen dira bata euskaraz eta bertzea gazteleraz. Kultur Etxean bilduko dira otsailaren 23an, larunbatean goizeko 10:00etan. Euskarazko saioa izanen da hau eta martxoaren 2an, berriz, ordu eta leku berean, gaztelerazkoa eginen dute. Bilera hauekin, materia organikoaren bilketaren egoerari buruzko informazioa zabaldu eta gaian interesa duten guztiei parte hartzeko toki bat eskaini nahi diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun