Beti Gazteren ohiko batzarra larunbaterako deitu dute

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 14a

19:30ean lehen deialdia eta 20:00etan bigarrena

Arratsaldeko 7:30ean lehenbiziko deialdia eta 8:00etan bigarrena eginen da elkartearen egoitzan. Joan den urteko akta irakurri eta, bidezkoa bada, onartu ondotik, iaz egindako ekitaldiak eta kontuen balantzea aztertuko dute. Aurtengo aurrekontua, ekitaldiak, kuoten eguneratzea, informazio ezberdinak eta zuzendaritza batzordea berritzeari buruz ere solastuko dira. Akitzeko eskari-galderei tartea zabaldu eta lucha izanen da.

Beti Gazte elkarteak urteko ohiko batzarrerako deialdia egin du. Larunbat honetan, otsai­laren 16an, arratsaldeko 7:30ean lehenbiziko deialdian eta 8:00etan bigarrenean eginen da elkartearen egoitzan. Gai ordenari dagokionez, joan den urteko akta irakurri eta, bidezkoa bada, onartu ondotik, iaz egindako ekitaldiak eta kontuen balantzea aztertuko dute. Gero, aurten aurrikusiak duten aurrekontua eta  ekitaldiak aurkeztuko dituzte. Kuoten eguneratzea, informazio ezberdinak eta zuzendaritza batzordea be­rritzeari buruz ere solastuko dira.  Segidan, eskari-galderei tartea zabalduko zaie. Batzarra bukatutakoan lunch ttiki bat eskainiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun