Bortzirietako muslariek ez zioten hutsik egin otsailaren 9rako hitzorduari. Gure Txokoa Elkartearen zazpigarren mus txapelketa azkarra jokatzen zen eta denera 40 bikotek parte hartu zuten. Asier Saragueta eta Fede Fernandezek lortu zuten garaipena. Txapela bana eta 400 euro poltsikoratu zituzten. Teresa eta Jokin izan ziren txapeldunordeak eta Zalain jatetxean otorduak irabazi zituzten. Hirugarren postuan, Fernando Irazoki eta Iñigo Alzugarai "Pierola" geratu ziren eta hauek Zubiondon otorduak lortu zituzten. Laugarrenak Mikel Arburua eta Martin izan ziren eta hauek, Martikoko loteak eraman zituzten etxera. Txapelketa «giro ederrean» joan zela adierazi dute elkarteko kideek eta irabazleak etxera «kontent» joan zirela. Antolatzaileek, laguntzaile eta parte hartzaile guztiei eskerrak adierazi nahi dizkiete.