Helduentzat gaztelerazko alfabetazio ikastaroak eskainiko dituzte Igantzin

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 13a

Elkarrizan taldeko boluntarioak, helduen alfabetazioan aritzen dira.

Astearte eta ortzegunetan 16:30ean Igantziko eskolan

Bortzirietako Gizarte zerbitzuen Mankomunitateak, herritarren eskariei erantzunez Elkarrizan taldearekin batera antolatu ditu ikastaroak. Astean bitan, astearte eta ortzegunetan, 16:30ean elkartuko dira Igantziko eskolan eta ohiko eskola-egutegia errespetatuko dute.

Bortzirietako Gizarte zerbitzuen Mankomunitateak, herritarren eskariei erantzunez antolatu ditu ikastaroak. Astean bitan, astearte eta ortzegunetan, 16:30ean elkartuko dira Igantziko eskolan. Ohiko eskola-egutegia errespetatuko dute, hau da, eskolako haurrek dituzten jai-egunak eginen dituzte. Ekimena aurrera eraman dute Elkarrizan taldearei esker. Maribel Abril Eraso eta Igantziko Udalaren eta Eskolaren laguntza ere ezinbestekoa izan da, azken hauek klaseak emateko egoitza utziz. Bortzirietan abian jartzen den laugarren alfabetizazio taldea da hau, Lesakan bat eta Beran bi baitaude dagoeneko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun