Lesakako kultur etxeko eraikinari eta aretoei izena jartzeko herri bozketa eginen da

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 12a

Lesakako kultur etxearen obrak bukatzear dira eta izena jarri nahi diete eraikin eta aretoei.

Proposamenak bidaltzeko azken eguna otsailaren 22a da

Lesakako Kultur Etxearen obrak bukatzear daude eta eraikinari eta bertan dauden areto batzuei izenak jartzeko herritarren iritziak bildu nahi dituzte. Proposamenak bidaltzeko azken eguna otsailaren 22a da. Ideia desberdinak jaso ondotik herri bozketa eginen da.

Lesakako Kultur Etxearen obrak bukatzear daude eta eraikinari eta bertan dauden areto batzuei izenak jartzeko herritarren iritziak bildu nahi dituzte. Proposamenak Lesakako udalaren web atarian, turismo eta kultura bulegoetan eta udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, otsailaren 22a baino lehenago. Ideia desberdinak jaso ondotik herri bozketa eginen da.

Denetara 8 izen behar dira: Kultur etxearen eraikinarentzat, ekitaldi aretorako, erabilera anitzetako gelarako eta bost izen bertze bost geletarako. Egiten diren proposamenak arrazoitu egin beharko direla jakinarazi dute eta izenak ezin direla pertsona izenak izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun