Bera eta inguruko herrietako muslariek hitzordua izanen dute otsailaren 9an. Gure Txokoa elkarteak zazpigarrenez, mus txapelketa antolatu baitu. Elkarteak 75. Urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldietako bat izaten hasi zen ta orduz geroztik urtero egin dute. Partidak 16:00etan hasiko dira eta izen ematea Elkartearen Iamotenea egoitzan eginen da egunean bertan 15:00etatik aurrera. Bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu. Irabazleek 400 euro eta txapelak eskuratuko dituzte, 2 afari Zalain jatetxean bigarrenek, 2 afari Zubi Ondo jatetxean hirugarrenek eta Martikoren 2 lote laugarrenek.
Arratsalde bakarrean ospatzen da txapelketa eta adin guztietako neska mutilek hartzen dute parte. Txapela ere herri desberdinetara joan izan da bi urtez Lesakar bikoteak izan ziren irabazle, bertze urte batez Etxalarreko bikote bat zen ta hiru urtez Beratako bikoteak.