Gazte afaria eginen dute Lesakako inautetako larunbatean

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 5a

Iaz egin zuten lehenengoz Gazte afaria eta arrakasta ikusirik aurten ere errepikatu eginen dute, gaia aldatuta.

Gazte Zukgua prozesuarekin lotuz, fruituen inguruko mozorroak janzteko gonbita egin dute

Iazko arrakasta errepikatu asmoz, Arranon afalduko dute otsailaren 9an. Gazte Zukgua prozesuari erreferentzia eginez, fruituen inguruko mozorroak janzteko gonbita luzatu dute.   Bertze herrietako gazteak ere animatu nahi izan dituzte afarira. Afarirako izena eman nahi duenak Arranora deitu edo hurbildu beharko du.

Iazko arrakasta errepikatu asmoz Gazte afaria antolatu dute aurtengoan. Arranon afalduko dute otsailaren 9an. Aurtengoan, Gazte Zukgua prozesuari erreferentzia eginez, fruituen inguruko mozorroak janzteko gonbita luzatu dute. Nahi ez duenari bertze edozein mozorro janzteko askatasuna utziz beti ere.  Bertze herrietako gazteak ere animatu nahi izan dituzte Lesakara. Afarirako izena eman nahi duenak Arranora deitu edo hurbildu beharko du.

Joan den urtean, Jalgi Hadi Garaipenera dinamikarekin loturik, 1512ko pertsonaia ezberdinak oinarri hartuta mozorrotu ziren hainbat gazte. Bideo bat ere erakutsi zuten Sara eta Lesaka artean burutuko zen Gazte Martxako deialdia zabalduz. Jendeak ederki pasa zuenez, esperientzia errepikatzea erabaki dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun