Lesakako inauterietan mozorroa hobekien daramana sarituko du Zerbitzuen Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 5a

Astelehenean mota guztietako mozorroak ikusiko dira Lesakan, epaileek aukeratutakoek zortzi lagunentzat afaria irabaziko dute.

Zortzi lagunentzako afaria dago jokoan

Azken osagarriak moldatu, jantziei puntadak eman... mozorroak prest uzteko tenorea iritsi da. Ahalegin berezia eginen dute Lesakan asteleheneko mozorroarekin, zortzi lagunentzako afaria baitago jokoan. Astelehen eguerdian erabakiko dute epaileek mozorro irabazlearen izena.

Azken osagarriak moldatu, jantziei puntadak eman... mozorroak prest uzteko tenorea iritsi da. Ahalegin berezia eginen dute Lesakan asteleheneko mozorroarekin, zortzi lagunentzako afaria baitago jokoan. Lesakako Zerbitzuen Elkarteak emanen du saria eta astelehen eguerdian erabakiko dute epaileek mozorro irabazlearen izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun