Santa Ageda bezperako kantuak hedatzen hasiak dira herriz herri. Otsailaren 4an, astelehen goizean, Lesakako Tantirumairu ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleak ibili dira karrikaz karrika. Tartean, Andre Mari Zahar Etxera ere bixita egin dute. Ikusi bideoa
Arratsaldean, Goizuetan Santa Agedako kantuak eskainiko dituzte, 18:30ean eskolatik abiatuta.
Elizondon, Baztandarren Biltzarraren 50. Urteurreneko ospakizunen baitan ere Santa Ageda eskea antolatu dute, 19:00etan Baztandarren Biltzarrako barrakonatik abiatuta
Leitzan, goizetik ibiliko dira gaztetxoenak eskean, kantu kantari, dirua eta goxokiak biltzen. ALKE kultur taldeak deituta, arratsaldeko 6:30ean karrapetik hasita herritik kalejira eginen da, koplak eta bertsoak abestuz, bertsolariak eta trikitilariekin batera. Ondoren, karrapean mokadu goxo goxoa dastatuko dute.